Egunotan elektrizitate konpainiaren aldaketak bideratzeko etxez-etxeko bisitak egiten ari dira

0

Egunotan arazo tekniko baten jakinarazpena bideratzeko aitzakiarekin, konpainia elektriko berri batekin kontratua sinarazten dabiltzan batzuk etxez-etxe dabiltza. Kontsumo bulegora hainbat herritar etorri dira kezkatuta, beste gauza bat sinatzen ari zirelakoan elektrizitatea eskaintzeko konpainiarekin kontratu berriak sinatu dituztelako.

Etxez-etxe dabiltza eta arazo tekniko bat izan dela eta orrialde bat sinarazten dute, horren berri dagokion konpainiara helarazteko baina sinatutakoa enpresa berri batekin hitzartutako kontratua izaten da. Gehienek gainera sinatu eta gutxira, sinatutakoa baieztatzeko telefono deia ere egiten dute.

Kontratua deuseztatzeko erreklamazioa bat egin behar da beraz, Kontsumo Bulegotik, sinatzen dutena arretaz aztertzeko deia egin nahi die herritarrei.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina