Doako formazioa eta enpresetan lanpostuak eskaintzen dituen nazioarteko TEP programan parte hartzeko epea zabalik

0

Markina-Xemeingo Leartiker SCoop zentro teknologikoak eskainiko duen TEP programa izena emateko epea datorren ekainaren 16an bukatuko da. Programa honetan profesionalak trebatzeko denbora bederatzi hilabetekoa izango da guztira, bi zatitan banatuta; adituek emandako bi hilabeteko formazio teorikoa alde batetik, eta MAIER GROUP, CIKAUTXO GROUP, REINER edo LEARTIKER bezalako enpresetan zazpi hilabeteko garapen profesionala.

Programak orain arte lortu dituen emaitzak oso esanguratsuak dira: aurreko edizioetako parte hartzaileen %80a baino gehiago sektorean liderra den enpresa batek kontratatu zituen programa bukatzerakoan, eta lehenengo lan-esperientzia positiboa lortu dute.

Aurtengoa hirugarren edizioa duen nazioarteko programa hau Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen du, eta Polimeroen Teknologiaren alorrean konpetentzia teknologiko eta ekintzaileak garatzera bideratutako mundu mailako programa bakarra da.

TEP programa LEARTIKER Polimeroetan espezializatutako zentro teknologikoak eta LEA ARTIBAI IKASTETXEAk sustatzen dute, programaren garapenerako beste erakunde industrial eta sozial batzuen lankidetzaz baliatuz; esaterako Mondragón Korporazioa, Bizkaia Talent edo Renault Consulting.

 

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina