Gidabaimena euskaraz ateratzen dutenak diruz lagunduko ditu Ondarroako Udalak

0

EAE-ko herri gehienetan gazteen artean euskararen erabilerak behera egin badu ere, Ondarroan ez da horrelakorik gertatu. Izan ere, erabilera daturik onena gazteen artekoa izan da %92. Kaleko erabilera datuak onak izanda ere, oraindik Ondarroako autoeskoletan ez du inork gidabaimena euskaraz atera eta hori aldatzeko asmoarekin udalak 2017an gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarrak diruz lagunduko ditu.

‘Orain arteko ikasketa guztiak euskaraz egin ditugun moduan, gidabaimena ere euskaraz ateratzea litzateke naturalena’ azaldu du Leire Beitia udaleko euskara zinegotziak. Orain arteko datuak ikusita, gidabaimeneko azterketa teorikoa ere euskaraz egiteko laguntza ematea erabaki du udalak.

Deialdia irailean publikatuko da, seguru asko, eta, orduan, eskatu ahal izango dute laguntza 2017an azterketa teorikoa euskaraz egin edo egiteko asmoa duten guztiek. Horretaz aparte, udala, herriko autoeskolako arduradunekin gaia bat lantzen ari da kanpainari bultzada bat emateko.‘Garrantzitsua da herriko agente aktiboak ere kanpaina honetan inplikatzea, modu honetan soilik lortuko ditugu emaitza hobeak’ gaineratu du Beitiak.

“Segi zeure bidiai

Gidabaimena euskaraz ateratzeko gonbidapen hau marko orokor baten barruan dago: “Segi zeure bidiai” izeneko kanpaina. Horren helburua da azpimarratzea nolako garrantzitsuak diren egunero-egunero eman ohi ditugu pausu txikiak, urrea balio dute-eta, esate baterako: Korrikan parte hartu, abizenak euskaldundu, udan euskarazko ikastaro bat egin, telefonoan sistema eragilea euskaraz jarri… eta beste hainbeste.

Irudi bidezko kanpaina bat da hori sare sozialen bidez zabalduko dena. Ondarroako itsasargiaren irudia erabili du Udalak bidea erakusteko bide bat bezala. Izan ere, askotan, konturatu ere egin gabe, erderaz dugu zerbait gure inguruan euskaraz egitea baduguna. Beti dago zeozer gehiago egitea. Udalak animatu nahi ditu herritarrak segi zeure bidiai kanpainaren parte izateko, mezua zabalduz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina