Barikuan eta zapatuan hainbat ekintza izango dira Ondarroako Gorozika auzoan bertako San Juan jaiak ospatzeko. San Juan bezperak iluntzean txapliguak, ezkilak eta suak antolatu dituzte Gorozikan. Zapatuan berriz, goizeko 12:00etako mezarekin emango zaio egitarauari hasiera eta iluntzera arte bertsolariak, umeentzako ekintzak, herri kirolak eta trikitilariak izango dira.