Udalak Zapatu Urdiñerako jai egunean garraio publikoa erabiltzeko Bizkaibus-eko arduradunekin berba egin du zerbitzua indartzeko. Bizkaibusek beharrezkoa bada, zerbitzua indartuko duela adierazi dio udalari beraz, udalak kanpotik datozen guztiei garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu nahi die.
Kotxez gerturatzen direnentzako portua ere zabalik egongo dela jakinarazi du udalak.