Herritarrekin bildu ostean Herri Busaren ordutegia berritu du udalak

0

Uda eta negurako Herri Busaren ordutegia moldatu du Ondarroako Udalak. Uztailean jarriko da martxan ordutegi berria eta irailaren 25era arte iraungo du. Herritarrekin bilera ezberdinak egin ostean, udalak eskariak kontuan hartu eta Herri Busaren ordutegia moldatu du. ‘Garrantzitsua da erabiltzaileen iritziak entzun eta beraien beharrizanak asetzea, horregatik aldatu dugu berriro ere ordutegia’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Neguko ordutegiak irailaren 29ra arte iraungo du, epe horretan Herri Busa kudeatzeko plegu berriak prestatu behar dituelako udalak.

Orain arte herri batzarretan jasotakoa ordutegian uztartzen saiatu da udala baina aurrerantzean ere autobusaren erabilera aztertzen jarraituko duela jakinarazi du udalak. ‘Ordutegi batzuetan ez da inor ibiltzen eta horiek zeintzuk diren identifikatu nahi dugu, ordutegia benetan herritarren beharretara egokitzeko’ azaldu du Bedialaunetak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina