Eguenean Jose Mari Naberanen ikerketa bekaren aurkezpena izango da

0

Uztailaren 13an, eguena, Jose Mari Naberanen inguruan Lore Bengoetxeak garatutako ikerketa bekaren aurkezpenak izango da. Aurkezpena, Kofradia Zaharrean izango da, 19:00etan.

Bertan, Bengoetxeak Naberani buruz bildutako informazioaren berri emango die hurbiltzen diren herritar guztiei. Ondarroako Udalak Jose Mari Naberan Garciak herrian kirola sustatzeko egindako ahalegina goraipatu nahi du ikerlan honen bitartez. ‘Emakume eta gaztetxoen kirolari bere bizitzako zati handi eskaini zion Naberanek eta horren berri herritar guztion oroimenean jaso behar dugu’ gaineratu du Basterretxeak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina