Zapatuan Iruzubietako jaietara joan-etorria egiteko Gababusa egongo da

0

Abuztuaren 5ean Iruzubietako jaietara Ondarroatik joan eta bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Iruzubietara joateko, Gababusa 21:30ean aterako da Ondarroatik. Itzulerarako berriz, aukera hauek egongo dira: 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean. Aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da.

Txartelak abuztuaren 4ko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina