Ondarroako jaietara gerturatzeko garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin du udalak

0

Ondarroako jaietara datozen guztiak ondo etorriak izango direla aurreratu du Ondarroako Udalak, baina herrira etortzeko garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu die Andra Mari jaietara hurbiltzeko asmoa duten guztiei. Garraio publikoa erabiltzen ez dutenentzat, kotxeekin izaten den arazoari irtenbidea emateko asmoarekin jaietarako aparkalekua berriak egokituko ditu udalak. Hori dela eta, Anexoko eta Institutuko aparkalekuak erabilgarri egongo dira eta abuztuaren 14tik 21era portuko eremua ere kotxeek aparkatu ahal izango dira.

Eskualdeko herrietatik Ondarroako jaietara gerturatzeko abuztuaren 13an eta 17an Gababus zerbitzua ere egongo dela gogorarazi du Ondarroako Udalak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina