Abuztuaren 13tik 17ra ospatuko diren Andra Mari jaiak direla eta udalak ostalaritza ordutegi orokorra bi orduz luzatea erabaki du. Horrenbestez, baimendutako ixteko ordutegia honela geratuko da:
- Bigarren taldeakoak (tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, janari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak…) lanegunetan 3:30ean eta jaiegunetan 5:00etan itxi beharko dute.
- Hirugarren taldekoak ( taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, diskobarrak, karaokeak eta antzekoak…) lanegunetan 5:00etan eta jaiegunetan 6:30ean itxi beharko dute.
- Laugarren taldekoak (Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak…) lanegunetan 7:00etan eta jaiegunetan 8:30ean itxi beharko dute.
Ordutegi berezia izateaz aparte, zabalik egongo diren lokalek honako betebehar hauek izango dituzte:
- 3:00etatik aurrera tabernek musikaren bolumena 65dB-tara jeitsi beharko dute.
- Ixteko ordua iritsitakoan musika kendu eta lokala itxi beharko da. Lokala husteko 30 minutu egongo dira.
- Kalean ez musika ekiporik jarriko.
- Lokalaren ateak ixtea zainduko da barruko soinuak ez diezaien ingurukoei eragin. Horretaz gain, taberna zabalik dagoen bitartean, komunak irekita eta osasun egoera onean egon behar dute.
- Terrazak 2:00etan kendu beharko dira.
- Gogorarazi kaltebideetan alkolaren kontsumoari buruz indarrean dagoen araudia.
- Establezimendu hauek ixten dituztenetik berri ireki arte sei orduko tartea egon behar du.