Irailaren 1,2 eta 5ean Lekeitioko jaietara Ondarroatik joan eta bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Irailaren 1 eta 2an Lekeitiora joateko, Gababusa 18:30ean aterako da Ondarroatik. Itzulerarako berriz, aukera hauek egongo dira: 02:15ean, 04:15ean eta 05:45ean. Aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu beharko da Turismo Bulegoan, irailaren 1eko 13:00ak baino lehen.
Irailaren 5erako berriz, 11:30ean irtengo da Gababusa Ondarroatik Lekeitiora eta itzultzeko 23:15ean, 01:15ean eta 03:15ean egongo da aukera. Gogoratu txartelak aurrez eskuratu behar direla Ondarroako Turismo Bulegoan irailaren 4ko 13:00ak baino lehen.
Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.