Ibon Iparragirreren etxeratzea eskatzeko biharko kontzentrazioarekin bat egin du udalak

0

Bihar, urriaren 29a, eguerdiko 13:00etan ‘Ibon etxea bixik!’ lemapean egingo den kontzentrazioarekin bat egin du udalak eta herritar guztiei herriko presoaren etxeratzea eskatzeko elkarteratzean parte hartzeko deia egin die.

Ondarroako presoaren egoera larria dela eta, eguenean egindako Osoko Bilkuran Iparragirreren etxeratzea eskatzeko mozioa onartu du udalak. Aho batez onartutako mozioan besteak beste, Iparragirreren senide eta lagunei babesa adierazi die udalak eta Ibonen egoeraren berri instituzio ezberdinetan zabaltzeko konpromezua hartu du udalak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina