Herri Busa mantentzea lortu du Ondarroako Udalak

0

2016ean zerbitzuarekin jarraitzeko apustua egin zuen Ondarroako Udalak hainbat herritarrek hala eskatuta. Zerbitzuak duen kostuak bideragarritasuna zalantzan jarri zuen arren, ikerketa egin eta moldaketak egiteko konpromisoa hartu zuen udalak.

Herri Busak egiten dituen bidaiarien estatistikak ikertu eta arratsalde arte erabilera iraunkorra duela egiaztatu da. Ordea, 19:30etatik aurrera oso kopuru baxuak ditu, bi edo hiru lagun bidai bakoitzean. Bidai hau Herri Busak egin ezin duenez,  Udalak Bizkaibusekin akordioa lortu du, lineaz kanpo geratzen diren autobusek ordu horietan herritarrak har ditzaten Ondarroa barruan.

Bideragarritasuna bermatu dadin, bidaien prezioa 0,80 zentimora igoko da herritar guzientzat eta 0,50 zentimora jubilatuentzat.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina