2018ko Antxoa Eguna antolatzeko bilera irekia izango da asteazkenean

0

Iaz bezala aurten ere Ondarroako Udalak antolatuko du Antxoaren Eguna, eta horretarako herritarren parte hartzea bilatuko du. Bilera deitu du apirilaren 11ean, asteazkena, arratsaldeko 16:00etan udaletxeko bigarren pisuko aretoan. Interesa duen herritar ororentzat egongo da zabalik. Aurtengo Antxoaren Eguna maiatzaren 19an izango da.

Herriko taldeei elkarte gastronomikoek egindako antxoa pintxoak euro batean saltzeko aukera emango diete batzarrean, bai eta edariak saltzekoa ere, udalak horretarako ipiniko dituen ohiko postuetan. Azken urteotan Kalare Deuna arrantzaleen kofradiak antolatu izan du Antxoa Eguna, baina iaz antolatuko ez zutela ikusita, Ondarroako Udalak hartu du ardura.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina