Martxan da berriz ere herritarrentzako telefono bidezko arreta zerbitzua

0

Martxan da berriz ere herritarren eskura telefono bidezko arreta zerbitzu berezia. Azken asteetan zerbitzari arazoak zirela eta erabileraz kanpo egon da herritarrentzako telefonozko doako arreta zerbitzua.

900 314 053 da telefono zenbakia eta bertan 24 ordutan mezua utzi eta galderak, iradokizunak eta kexak uzteko aukera ematen du.

Telefono bidezko ekarpenez gain, ez ahaztu, komunikazioa@ondarroa.eus-era idatzi daitekeela edo sareetan www.udalbarriak.eus atariaren bitartez eta sare sozialeten facebook.com/udalbarriak eta twitter.com/udalbarriak bitartez.

Herritarrentzako ahalik eta bide gehien erraztea da Ondarroako Udalaren asmoa, ekarpenak jaso eta herritar guztion artean zerbitzuak hobe ditzagun.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina