Ondarroako tabernek apirilaren 27 arte dute Antxoa Egunerako izena emateko epea

0

Maiatzaren 19an izango den Antxoa Eguna antolatzen ari da Ondarroako Udala herritar eta elkarteekin batera. Joan den urtean bezainbeste ekintza egingo dira, besteak beste:

  • Tabernarientzako antxoa-pintxoen lehiaketa.

  • Tabernetan antxoa-pintxoak saltzen ipintzea: Udalak emango dizkie antxoak dohainik tabernariei eta euro baten truke saldu beharko da antxoa-pintxoa.

Bi ekintza hauetan parte hartu ahal izateko apirilaren 27a baina lehen eman beharko dute izena, kultura sailera deituz, 946833669 telefonora, edo mezu bat bidaliz hona: jrosa@ondarroa.eu

Batean zein bestean izena emanez gero, laguntzaile gisa agertuko dira tabernak Udalak aterako duen egitarauan.

Bestalde, azpimarratu behar da herriko elkarte gastronomikoek egiten duten lana, ezinbestekoa baita Antxoa Eguna aurrera eramateko, eurek prestatzen dituzte eta BBK-ko standetan saltzen diren ia 5.000 antxoa-pintxoak. Orain arte, sei elkarte gastronomiko apuntatu dira pintxoak prestatzeko, eta Ondarroako Udalak gainontzeko elkarteak animatu nahi ditu izena ematera, eskaintza zabalagoa izan dadin.

Zuen elkarte gastronomikoa ere antxoa egunean pintxoak egiteko prest bada, deitu telefono honetara: 946833669 edo bidali mezu bat hona: jrosa@ondarroa.eus

Udalak elkarteen esku ipiniko ditu antxoak eta prestaketarako behar den guztia. Pintxoen salmentaren bitartez ateratzen den dirua, ostera, herriko taldeentzat izango da (kultura, kirol eta beste arlo batzuetako elkarteentzat).

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina