Ondarroako historia zaleen elkarteak jasoko du aurtengo Zilarrezko Antxoa

0

Aurtengo Zilarrezko Antxoa Ondarroako Historia Zaleak elkarteak jasoko du, herriaren memoriaren berreskurapenean egiten duen lana eskertu asmoz.

2001. urtean sortu zen elkartea eta bere helburuen artean herriko eta herritarren historia jasotzea eta ondarea babestearen alde lan egitea dago, Herritarren Artxiboa Historikoa osatuz. Artxibo horretan herritarren sortutako edozein dokumentu gordetzen da: idatziak, ahots grabazioak, irudi grabazioak eta argazkiak.
 

 

 

Herritarrek ekarritako argazkiak digitalizatu eta Erretratuen Otzaran katalogatzen dira, era honetan, herri osoari parte hartzeko aukera ematen zaio eta herritarrak beraiek protagonista bihurtzen ditu.

Ondarroa urtekarian argitaratzen dira Erretratuen Otzarako argazki asko, eta herritar guztiei helarazten zaie egindako lana.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina