Ondarroako Udaleko Artibai Egoitzan Laguntzaileen lan-poltsa zabaltzeko deialdia

0
  1. DEIALDIAREN XEDEA

Oinarri hauen xedea Artibai Egoitzan aldi baterako zerbitzuak emateko indarrean dagoen operario-laguntzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egitea da.

Operario-laguntzaileen lan-poltsa zabaltzeko deialdi honetako probak gainditzen dituzten hautagaiak lan-poltsa sortzeko deialdia gainditu eta 2016an sortutako zerrendako hautagaien atzetik joango dira deialdi honen 9.1 artikuluan agertzen den moduan.

  1. FUNTZIOAK

  • Egoiliar bakoitzari bere gaitasunak uzten dion neurrian eguneroko aktibitateak burutzeko motibazio eta laguntasun zuzena ematea.

  • Laguntasun osoa behar dutenei egin behar guztiak burutzea, bakoitzaren duintasuna errespetatuz.

  • Egoiliarren eguneroko garbitasuna, jantzi eta apainketa egitea.

  • Goizero egoiliarra altxatu ondoren gela jaso eta txukuntzea.

  • Operario bakoitzak 4-5 egoiliarren jantziaren eta ondasunen ardura izatea.

  • Egoiliarra egoitzara sartzen den momentutik hilero eta maiztasun bat jarraituz diziplina anitzeko taldeen bileretan parte hartzea, eta horren arabera egoiliarrekiko helburuak eta lan metodoak finkatzea.

  • Egoiliarrekiko osasun arazoen prebentzioaren alorraz arduratzea eta honen inguruan erizainei berri ematea.

  • Prebentzioa lantzeko oheratuei postura aldatzea.

  • Barne funtzionamendu egokirako planteamendu berriak eta proposamenak egitea eta lan talde osoaren artean lantzea.

Hemen daude deialdiaren oinarri guztiak finkatuak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina