Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko erakundeak dira, enpresa berrien sorrera beraien misioaren parte delarik. Horregatik, eta ekintzailetza kultura hedatzeko asmoz, Lea-Artibaiko XII. Enpresa Proiektu Lehiaketa jarri du abian.
Helburu garrantzitsuenak hauek dira:
• Pertsona ekintzaileei errekonozimendua ematea
• Ekintzailetza kultura hedatzea
• Lea-Artibai eskualdean lanpostu berriak sortzea
• Kooperatiba eredua bultzatzea
Lehiaketa 2017 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri duten ekintzaileei edo 2018an martxan jartzeko asmoa dutenei zuzenduta dago. Enpresa proiektu kooperatiboei dagokienez, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenan kokatutakoak ere aurkeztu ahalko dira.
Modalitate ezberdinak egongo dira eta sari hauek jasoko dituzte:
1. Negozio ideia berritzaileenari: 2.000 euro
2. Merkataritza / ostalaritza / turismo / zerbitzu negozio ideia onenari: 1.500 euro
3. Emakume ekintzaileari: 750 euro
4. Negozio ideia jasangarrienari: 750 euro
5. Kooperatiba proiektu onenari: 2.000 euro
*( Oharra: 5 modalitateak ez dira bateragarriak izango, hau da, enpresa bakarrak ezin izango ditu bi sari ezberdin jaso)
Enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko laguntza ekonomikoaz gain, irabazleek erraztasun hauek jasoko dituzte:
• Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegian kokatzeko erraztasunak.
• Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik.
Izena emateko aurkeztu beharreko informazioa hurrengoa da:
• Inskripzio fitxa
• Enpresa sortuta badago Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta eman izanaren kopia (IAE), Gizarte Segurantzan alta eman izanaren ziurtagiria eta bideragarritasun plana.
• Enpresa oraindik sortuta ez badago ideia baloragarri egiteko balio duen edozein dokumentu edo/eta bideragarritasun plana.
Proiektuak baloratzeko orduan irizpide hauek izango dira kontuan:
• Berritzaile izatea, balio erantsia eskaintzea edo/eta originaltasuna
• Bideragarria izatea (teknikoki, ekonomikoki eta merkatura begira)
• Sortuko dituen enplegu kopurua eta lanpostu horien kalitatea
• Ekintzaile taldearen profila
• Bosgarren modalitatearen kasuan negozio ideiak duen koherentzia
• Ekonomia zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin izan dezakeen lotura
Proiektuak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 18tik 29ra.
Sari banaketa: 2018ko irailaren 22an Ispasterren ospatuko den Ekintzaile Egunean.
Informazio zabalagoa eta inskripzio orria: www.leartibai.com