Urtero bezala, aurten ere ospatuko dira Gorozikako San Juan jaiak egitarau oparoarekin.
Ekainaren 23an San Juan bezperarekin, ilunabarrean ezkilak txapliguak eta suak izango dira.
Ekainaren 24ean, San Juan egunean:
12:00etan meza izango da eta ondoren Herri Kirolak
- Harri jasotzaileak: Inhar Urruzuno eta Imanol Goikoetxe
- Aizkolariak: Aitzol Atutxa (Atutxa II), Ugaitz Mugertza (Mugertza II) eta Fausto Mugertza (Mugertza I)
Goiza alaitzen Jagoba Uranga eta Maddalen Arzallus trikitilariak izango dira.
Arratsaldeako 17:00etan haur jolasak izango dira eta haurrentzako DJ Kaktus
19:00etan berriz, bertsolarien txanda izango da Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendirekin.