Larunbatean Zapato Azule ospatuko da Ondarroan

0

Radixu Irratiak XXI. aldiz antolatuko du Zapato Azule Larunbat honetan. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute, Dinamartxi, kamiseta azoka, kale animazioa, bertsolariak, bazkaria, Ttek elektrotxaranga, Andrabanda Feminista eta kontzertuak izango dira.

Herriarentzat horren garrantzitsua den eguna antolatzeagatik eskerrak eman nahi dizkio Ondarroako Udalak. Antxoa Egunean bezala, esfortzu berezia eskatu nahi die herritarrei zaborra bereizteko eta herria garbi mantentzeko. Era berean, kanpotik datozen herritarrei, ahal izatekotan garraio publikoa erabiltzeko deia egiten die udalak, eta kotxea aparkatzekotan, portuan lekua izango dela jakin arazten die.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina