2018 Andra Mari jaietarako kartel lehiaketa martxan da

0
  1. Edonork har dezake parte eta gaia librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.

  1. Kartelaren ezaugarriak:

  • Teknika: edozein.
  • Neurria: A-3
  • Formatoa: euskarri gogorra edo papera.
  • Titulua: Kartelak ondorengoak jaso behar ditu:
    • 2018ko ONDARROAKO JAIAK eta letra txikiagoan, Andra Maixak
    • Abuztuaren 11tik 18ra
  1. Kartelak noiz eta non aurkeztu:

  • Epea: 2018ko uztailaren 23a arte, 14:00ak baino lehenago.
  • Tokia: Udal erregistro orokorra
  • Postaz aurkezteko helbidea: Ondarroako Udala – Jaietako kartel-lehiaketa – 48700 Ondarroa
  1. Kartela zer-nola aurkeztu

  • Kartelek ez dute jasoko egilearen izenik, eta kartazal zarratuan sartuta aurkeztuko dira; kartazalean soil-soilik lema edo goitizena jarriko da.
  • Kartazal horren barruan beste kartazal bat sartuko da eta horren kanpoan lema edo goitizena jarriko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, lanbidea eta nortasun agiriaren kopia.
  1. Sariak

  • 1. saria: 500 euro (saria ordaintzerakoan dagozkion kenkariak aplikatuko zaizkio)
  1. Epaimahaia

  • Ondarroako Udalak aukeratuko du kartelik onena sarituko duen epaimahaia. Aurkeztutako lanek ez badute behar den besteko kalitaterik, epaimahaiak erabaki dezake saririk ez ematea.
  1. Udalak eskuratuko du saritutako kartelaren jabetza, eta eskubidea izango du argitaratzeko, zabaltzeko eta abar.

  1. Saritu gabeko kartelak egileen esku izango dira abuztuaren 7a arte, 14:00ak baino lehenago.

  1. Lehiaketan parte hartzen dutenek ontzat hartzen dituzte aipatu arau guztiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina