Andramaixetako egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak

0

2018ko Andramaixetako egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak beste urte batez. Jai Batzordeari eta jaietako egitaraua posible egin duten herri eragile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie.

Urtero bezala, auzolanari esker atera dira Andramaixetako jaiak aurrera, eta udalak dei egin nahi die herritarrei antolakuntza eredu honekin jarraitzeko, eta jaiak parte hartzaileak izan daitezen.

Tamalez, jaietan jarrera sexistak areagotu egiten direla badakigu, eta horren aurren udal berdintasun kontseilutik autodefentsa feministarako deia egin dute. Bildur barik zapiak banatuko dira txosnan, gaztetxean, Gazte Egunean eta Eraso Sexistarik Gabeko Gunean. Jarrera sexistei aurre egiteko aholkularitza antolatu da ere, abuztuaren 13an Musika Plazan eta abuztuaren 16an Alde Zaharrean 19:00etatik 22:00etara.

Kartel lehiaketari dagokionez Andoni Gartziak irabazi du aurten ere txapelketa eta berea da diseinua. Alpargaten zolek bihotz bat osatzen duten irudia da kartela. Euskal kultura, tradizioa eta herriarekiko maitasuna batzen ditu irudiak, eta jaiekin duen loturagatik izan da hautatua.

Jai Batzordeak zabaldutako oharrean, aurrekontu txikiagoa den arren, jai batzordeak elkarlana sustatzeko apustua egina zuela eta egitarau anitza osatzea lortu dutela baieztatzen dute. Aurten txosna gunean aldaketak egongo direla ere jakin arazi dute, eta Txilixoka musika kolektiboak hartuko duela orain arte antolatzen zutenen erreleboa.

Egitarau osoa hemen:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina