Ondarroako Udalak ostiralean hildako langilearen omenez dolu eguna egin du

0

Ondarroako Udalak,  Adierazpen instituzionala onartu du joan den ostiralean, Ondarroan lan istripuz hildako langilearen omenez. Lan baldintza duinak bermatzeko segurtasun neurriak bermatzeko eskatu du eta sindikatuen mobilizazio deialdiarekin bat egin du, asteartean 12:00etan. Larunbatean dolu eguna adierazi zuen eta banderak masta erdira jaitsi zituen.

1.-Ondarroako Udalak atsekabea agertzen du gaur Ondarroan izandako langilearen heriotzagatik. Doluminak helarazi nahi dizkie hildako langile horren familiakoei eta lagunei.

2.-Ondarroako Udalak adierazten du prebentzio neurri guztiak hartu behar direla lan-istripuak saihesteko, edozein lan motatan laneko segurtasuna lehentasunezko helburua izan behar delako.

3.Ondarroako Udalak berretsi nahi du pertsonak direla gure herriaren etorkizuneko garapenaren, eta garapen ekonomiko eta sozialaren oinarriak eta zutabe nagusiak. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen du lan-osasunari eta lan-segurtasunari buruzko ekimenak bultzatzen jarraitzea, eta lan arriskuen prebentziorako arauak bete daitezen exijitzea. Horiek horrela, lan arriskuak prebenitzea aholkatzen die, bai enpresa-arloari, lan-segurtasunari eta osasunari buruzko araudia zorrotz betetzea eskatuz eta exijituz.

4.-Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen die lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinatuta.

5.Ondarroako Udalak, elkartasuna eta babesa agertu nahi die hildako langile horien familiei.

6. Ondarroako udalak, Irailak 15 (Larunbata) dolu eguna deklaratuko du baita banderak erdira jaitsi ere.

7.Ondarroako udalak, lan istripu hau salatzeko sindikatuek deituriko deialdiekin bat egiten du, irailak 18, 12:00etan Alamedan burutuko dena, baita auzokideei horietan parte-hartzeko gonbitea luzatu ere.

Ondarroan 2018 ko Irailaren 14

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina