Itsasoaren sektorea aztergai izango da Ondarroan irailaren 21ean

0

“Itsasoaren sektorean estrategia eta lehiakortasunari buruzko ikuspegiak” jardunaldiak Lea-Artibai eta Busturialdeko itsas sektoreko eragileak batuko ditu ostiral honetan Ondarroan.

Hizlarien artean Ainara Basurko BEAZeko zuzendaria eta Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendaria izango dira.

Azaro Fundazioak eta Bermeo-Sukarrieta-Mundaka Behargintzak itsasoari lotutako industria arloan enpresen arteko elkarlan proiektuak sustatzeko egitasmo berri bat jarri dute martxan BFAren Elkarlanean 2018 programaren baitan. Proiektuari hasiera emateko “Itsasoaren sektorean estrategia eta lehiakortasunari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldia ospatuko da datorren ostiralean, irailak 21, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

9:30etan hasi eta 11:30ak aldera bukatuko den jardunaldi tekniko hau sektoreko enpresa, elkarte eta eragileei zuzenduta dago. Hizlari garrantzitsuak gonbidatu dituzte antolatzaileek, eta besteak beste BEAZeko zuzendaria den Ainara Basurko eta Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak parte hartuko dute. Horrez gain, Galiziako eraldaketaren sektoreko hiru enpresa berritzaileren ikuspuntua eta esperientziak ezagutzeko aukera ere egongo da (Opromar, Porto-Muiños eta Ocean Secrets).

Lea-Artibai eta Busturialdea antzekotasun handia duten eskualdeak dira, izan ere, arrantzak eta industria eraldatzaileak bietan dauka pisu handia. Horregatik proiektu honen helburu nagusia itsas industriari lotutako enpresen erronkak, joerak eta beharrak identifikatzea izango da, gero proiektu ezberdinak definitu eta abiarazteko. Bi eskualdeetako sektore honetako enpresek berrikuntza dinamikak elkarlanean burutzeko gaitasuna garatzea lortu nahi da balio kate osoan zehar, ontzioletatik hasi eta komertzializazio fasera heldu arte.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina