Augustin Zubikarai beka jaso zuen Xabier Etxeberriaren eleberria aurkeztu dute

0

2017. urtean Ondarroako Udalak Elkarrekin batera banatutako Augustin Zubikarai saria jaso zuen Xabier Etxeberriak ostegunean argitaratu du ‘Berriro itzuliko banintz’ eleberria. Liburuaren aurkezpenean Etxeberriarekin batera izan da Eneritz Basurko alkateordea eta Xabier Mendiguren Elkarreko editorea.

Basurkoren hitzetan “Beka hau garrantzitsua da guretzat, euskal sortzaileak laguntzen dituelako eta euskal kultura eta literatura sustatzen dituelako. Ondarroako Udala udal txikia izanik, esfortzua handia da guretzat honelako sari bat sustatzea, baina esfortzuak merezi duela uste dugu, eta aurrera begira ere jarraituko dugu”.

Berriro itzuliko balitz. Xabier Etxeberria Garro.

Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea… Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbestez Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina