Ondarroako Udalak eta herriko hainbat elkartek Ongi etorria emango diote aurten herrira bizitzera etorri direnei eta, horretarako,ekitaldi txiki bat egingo da Kofradia Zaharrean abenduaren 4ean, arratsaldeko 18:00etan. Gutuna helarazi zaie euskaraz, gazteleraz, woloferaz eta ingelesez bizilagun berriei.
Herriko errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera eman nahi die Udalak; izan ere, askotariko elkarteak daude eta hainbat aukera eskaintzen dituzte: Euskara sustatzeko taldeak, kirol taldeak, dantza eta antzerki taldeak, musika taldeak… Bakoitzak beretik aniztasun kulturala bermatzen du eta denok batera herriko izaera indartzeko lan egiten dute.
“Mundu oso bat daukagu Ondarroan, herrixka globala da gurea, jatorri anitzeko pertsonez osatuta; eta, aldi berean, nortasun propio handia du” adierazi du Idurre Ibazeta Lertxundi Udal Kultur Aniztasun Arloko zinegotziak.
Ekitaldian Aztikerrek landutako ikerketa aurkeztuko da: nondik etorri diren bizilagun berriak, zein adin eta genero duten, ze lan egiten duten… “Datu guzti hauei esker, hobe ezagutuko dugu euren errealitatea, eta aurreiritziak gaindituko ditugu” gaineratu du Ibazetak.
Ongi etorri eta bizi Ondarroa!