Ondarroatik Katowicera, ukrainiarrei laguntzeko elkartasun bidaia egingo dute domekan

0

Domekan (apirilak 3) irtengo dira Poloniako Katowice herrirantz Alberto Markuerkiaga eta Lucia Ruiz de Erentxun, furgoneta batekin, Ondarroako bilketa berezian batutako materialaren zati eder bat bertan utzi eta zazpi lagunekin itzultzeko.

Gastuei aurre egiteko 3.000 euro behar dira, batez ere erregaia ordaintzeko. Horretarako kontu korronte bat ahalbidetu dute: ES93 2100 3910 1002 0011 0920. Bizum bidez ere egin daitezke ekarpenak. Garrantzitsua: ekarpenak egiterakoan, Ondarroa ipini behar da kontzeptuan. Ondarroako Udalak ere babestuko du ekimen solidario hau.

Helmuga Poloniako Katowice herria izango da, Ondarroatik 2.323 kilometrora. Bertan dagoen monastegi batera joango dira eta bertan utziko dute hemendik eramandako materiala. Han dituzte zain Euskal Herrira ekarriko dituzten zazpi lagunak ere. Lotura hau Galdakaoko Boluntarioak taldeari esker egin da, eta beraiek ari dira prozesu guztia kudeatzeaz arduratzen. Ikusi bideoa hemen: BIDEOA.

Katowiceko monastegia.

Joan, materiala utzi, zazpi lagun hartu eta Euskal Herrira itzultzea. Hori da zeregina. Baina horretarako 3.000 euro behar dituzte, gastuei aurre egiteko. Horretarako, bankuko kontu korronte batean egin daitezke ekarpenak: ES93 2100 3910 1002 0011 0920. Bizum bidez ere badago ekarpenak egiteko aukera: 05028 (Fundación Residuo Cero: colaboradora GBGE Galdakao). “Oso garrantzitsua da diru ekarpenak egiterakoan kontzeptu gisa Ondarroa ipintzea“. 3.000 euroak gainditzea lortuko balitz soberakina Galdakaoko Boluntarioak elkartearentzat izango da, egiten ari diren lanarekin jarraitu ahal izateko aurrerantzean ere.

Autoetan umeek erabili ohi dituzten aulki bereziak behar dituzte, etorriko diren lagunen artean umeak daudelako. “Batzen ditugun aulkitxoak bertara eramango ditugu; behar ditugunak erabili eta besteak bertan utziko dira, beste ume batzuk erabili ahal izan ditzaten”. Herritarrei dei egin diete halako aulkitxorik soberan izanez gero Dra! jolas dendan uzteko barikura orduko.

Ukrainarako bilketa berezian batutakoearen zati bat.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina