Ondarroa bonoa kanpaina aurkeztu dute Udalak eta Zatozte elkarteak

0

“Ondarroako bonua” Ondarroako Udalak eta Zatozte-Ondarroako merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean martxan jarritako proiektua da, herriko kontsumoa suspertzeko. Bonuaren erosketa prezioa 10 eurokoa da eta bere gastu ahalmena 15 eurokoa izango da. Guztira 550 bonu jarriko dira zirkulazioa.

Halaber, bonu bi metatu ahal izango dira eta faktura sinplifikatuaren zenbatekoa 30 euro edo gehiagokoa izan behar da bi bonuren kasuan eta 15 euro edo gehiagokoa erabili ezkero. Era berean, edozein kasutan bonuen ordez ezin izango da dirurik bueltatu.

Nola eskuratu bonuak? Bonouk Ondarroako Kutxabankeko orotariko kutxazaieen eta Kutxabankeko web orrian eskuratu ahal izango dira. Bi bonu kreditu bakoitzeko. Epea 2018ko abenduaren 4tik 2019ko urtarrilaren 5ekoa da (biak arte).

Bonuak erabiltzeko epea 2018ko abenduaren 14tik 2019ko urtarrilaren 5era (biak barne) bitartean erabili ahalko dira, atxikitako dendetan (erakusleihoetan kanpainako kartela izango dute).

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina