Langabezian dauden Emakumeen ekintzailetza sustatzeko ikastaroa

0

Azaro Fundazioak eta Lea artibaiko Garapen Agentziak Langabezian dauden Emakumeen ekintzailetza eta laneratze egonkorra sustatzeko ikastaroa martxan jarriko du. Horretarako, trebakuntza presentziala eta online bidezko trebakuntza eskainiko da, modu berritzaile eta praktikoan, IKTen erabilera sustatuz eta enpresen eta ekintzaileen kasu errealak bertaratuz.

Nori zuzendua:

·Adina: Langabezian dauden 18 eta 60 arteko emakumeei.

·Jatorria: Lea-artibai eta inguruko eskualdeetan bizi direnei.

 

 

Honakoak lortu nahi dira:

·Langabezian dauden 8 emakume ahaldundu, berriz lan-munduratzeko edo/eta ekintzaile izateko prestatu

·Emakume bakoitzari, orientazio eta lan intermediazioaren bidez, ibilbide pertsonalizatua diseinatu

·Emakume langabetuei trebakuntza berritzailea eskaini (presentziala eta online bidezkoa), programa eta bizitza pertsonala ahalik eta ondoen uztartzea ahalbidetuko dituen metodologiak erabiliz (IKT-etan oinarrituz, “Learning by Doing” aplikatuz…) eta kasu errealetan oinarrituz.

·Ekintzailetza berdea sustatu, ekonomia zirkularraren esparruan

·Negozio ideia duten emakumeei, ideia definitzen eta lantzen lagundu.

·Negozio ideia berrien sorrera eta ekintzailetzan eragin

EMEekin2 7 IMG 20180626 123225 419

Hizkuntza:

Euskaraz eta gazteleraz

Ordutegia

2 goiz astean

Non

Lea-Artibai Berrikuntza Guneko Azaro Fundazioan.

Trebakuntza gaiak

·Lea-Artibaiko enpresa ehuna

·Marka pertsonala, erraminta digitalen bidez

·Ekintzailetza

·Norbere diskurtsoaren lanketa

·Sormena

·Ekonomia zirkularra

·Gaitasun pertsonalen garapena

·Coaching saio indibidualak

·Ibilbide pertsonalizatuen diseinua eta lan-orientazioa

Hona hemen zenbait testigantza:

Testigantza gehiago ikusteko, egin klik!

 

Harremanetarako:

Yaiza Martinez

ymartinez@azarofundazioa.com

Tel: 946169172

Esti Plaza

eplaza@azarofundazioa.com

Tel: 946169172

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina