Augustin Zubikarai ipuin rallyko lanak bilduma aurkeztu du Udal Euskara Batzordeak

0

Augustin Zubikarai ipuin rallyko VII sariketako lan sarituak bildu ditu Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak eta ikastetxe guztietan banatu ditu. Leire Beitia euskara zinegotziak esker oharra idatzi die parte hartzaile guztiei.

“Ipuin Rally bat egiten da herrian? Bai bitxia ipuinak sortzea, horrela erlojupekoan!” Horixe esan zidan lehengoan ezagun batek ea arrazoirik ez zaio falta. Bada, gure herriko hazteek gogotsu ekin diote erlojupeko zeregin bitxi horri eta ez da estreinako aldia: aurtengoarekin zazpigarren edizioa bete dugu-eta.

Gazte askok pare hartu du, 300 gazte inguruk, eta badakit, gainera rallyaren egunean aurretik ere trebatzen ibili direla. Bada, ipuin rallyaren egunean ordu biko denbora izan dute ipuin bat sortu eta gure esku ipintzeko, eta hori gutxi ez, eta momentuan bertan eskuratu duten esaldi bat erabiliz egin dute lana. Horregatik irakurriko dituzuen ipuin hauetan guztietan esaldi bera aurkituko duzue. Lehen hezkuntzako ipuinetan: “ahots haren doinuak beldur pixka bat sartu zion gorputzean” eta Bigarren Hezkuntzakoetan ostera, beste hau: “Beheko ezpainari hozka egin dio eta pentsatu du: beranduegi, betiko moduan beranduegi”.

Ipuin bilduma honetan aurkituko dituzue Rallyaren VII edizioan saritutako ipuinak, Leire Bilbao eta Ana Urkiza herriko idazleek osatutako epaimahaiaren erabakiz saritutakoak. Epaiak beti dauka batzuk gailentzea eta beste batzuk albo batera lagatzea, baina, Udalaren izenean eskerrik beroena eman nahi dizuet parte hartu duzuen guztioi.

Eskerrak eman beharrean gaude baita ekintza hau aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi ere, ikasle nahiz irakasle. Zuei esker dugu orain aukera ederra herriko gazteen gogoeta eta burutazioen berri izateko. Ez esan gero sare sozialetan baino ez dutela gauzak kontatzen!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina