Inauterietako egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak

0

Aurten ere egitarau zabala prestatu dute Ondarroako Udalak eta herriko kultur eragileek inauterietarako. Martxoaren 2an eta 5ean izango dira ekimenak eta udalak argitu nahi  du urtero bezala kalejira normaltasunez ospatuko dela. Urtero bezala mozorro lehiaketak izango dira herritarrentzat eta taberna eta dendentzat.

Hau izango da egitaraua:

Martxoak 2 zapatua:
  • 12:30 Triki-Pandero kalejira. Kresala Kultur Elkartearen eskutik. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
  • 12:30 Inauterietako Kantujira. Kantaize Orfeoiaren eskutik. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
  • 15:00etan Estropadak. Antolatzailea: Ondarroa Arraun Elkartea
  • 18:30 Inauterietako dantza saioak. Kalez kale, Artabidetik hasita Kresala Kultur elkartearen eskutik. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
  • Iluntzean Inauteri zapatu berezia Gaztelekuan. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
  • 20:00etan Lantzoi Jaunari Ongi Etorria. Kalez kalez portutik hasita. Artelan Elkartean Eskutik. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
  • 22:30etan Erromeria Joxpa taldearekin eta mozorro lehiaketa Musika Plazan. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
    • Mozorro lehiaketako sariak (herriko dendetan trukatzeko)
    • Taldekako saria: 250€ko erosketa txartela
    • Banakako Saria: 100€ko erosketa txartela
Martxoak 5 martitzena:
  • 11:30etan Herriko umeen kalejira. Kalez kale, iIbaiondotik Itsasaurre plazara. Antolatzaileak Txomin Agirre Ikastola, Zaldupe Ondarroako Eskola Publikoa, Zubi Zahar Ikastola eta Ondarroako Udala.
  • 12:15etan Animazioa Itsasaurre plazan. Txirrimorraskiren eskutik. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
  • 18:00etan Play-Back lehiaketa Beikozinin.  Antolatzailea: Ondarroako Udala. Sariak (herriko dendetan trukatzeko)
    • 1. saria: 150€ko erosketa txartela
    • 2.saria: 125€ko erosketa txartela
    • Sari berezia: 75€ko erosketa txartela.
  • 18:30etan Inauterietako Dantza Saioak, kalez kale, Kresala Kultur Elkartearen eskutik. Amaieran Mielotxin erretzea Musika Plazan. Antolatzailea: Ondarroako Udala.
  • 20:00etan Akuliaren enterrua, kalez kale. Artelan Elkartearen eskutik. Amaieran sermoia Zubi Zaharretik. Antolatzailea Ondarroako Udala.
Tabernak eta dendak apaintzeko lehiaketa

Lehiaketara apuntatzeko: Udal Kultura Sailean edo e-mail honetan: jrosa@ondarroa.eus. Apuntatzeko azken eguna: Otsailak 28 (eguerdiko ordu biak baino lehenago).

Sariak:

  • 1.Saria Tabernak- 500€
  • 1.Saria Dendak-300€
  • Horiez gain, 100€ko aipamen sari bana egongo da kasu bietan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina