Auzo batzarretako galderei erantzunak eman dizkie udal gobernuak

0

Ondarroa Udal Gobernuak joan den astean egin zituen Ondarroako herritarrekin auzo batzarrak. Arrakastatsuak izan dira, ia 100 lagun batu dira egindako hiru saioetan. Askotarikoak izan dira egindako ekarpenak, galderak eta kexak. Erantzun asko epe luzeko proiektuen barruan kokatu behar dira, baina beste askori erantzun azkarra eman nahi izan diete udal ordezkariek. Hona hemen ekarpen eta erantzunak;

  • Zaldunbide eta Txorierrekan kotxeak azkarregi doaz eta istripuak izateko arrisku handia dago.
    • Egia da azkenaldian ezbehar ugari gertatu direla gune horretan eta Udalak epe luzeko planteamendu bat garatu behar du bertan,soluzio integralak eskainiz. Kotxeak 60 km/h tik gora doazenean gorria jartzen den semaforoa anbar-kolorean jarriko da. Bestetik, egondako eskariaren harira, losa zabaldu eta zebrabideak zabaltzeko proiektua egingo da.
  • Zaldunbideko errebueltan diren edukiontziek eta bertara botatzen diren trasteek losa okupatzen dute osorik.
    • Bai Zaldunbiden eta bai gainontzeko lekuetan arazo berdina gertatzen da. Traste handiak asteko egun batzuetan soilik atera daitezke kalera, eta horretarako aldez aurretik Lea Artibaiko Amankomunazgoari dei egin behar zaio eta haiek esaten duten egunaren bezperan bota behar dira trasteak, beti ere gauez.
  • San Juan Txurrun azkenaldian katu gehiegi da.
    • Udaltzaingoak jasotako deien arabera bizilagun bat, edo hainbat, katuei jaten ematen ari da. Udal ordenantzen arabera debekatuta dago jaten ematea, gaixotasunak eta zikinkeria ekartzen baitute hiriguneetara katuek. Udalak hainbat kartel jarriko ditu eta San Juan Txurruko bizilagunen etxeetara gutuna bidaliko du.
  • Arraun Elkarte gaineko parkinean putzuak egiten dira isurbideak ataskatuak direlako.
    • Ondarroako brigadarik abisua pasa zaio eta dagoeneko garbitu egin da isurbidea. Hemendik aurrera maizago errebisatzeko konpromisoa hartu du brigadak.
  • Artako azken zebrabidea desastre egina da.
    • Udalak lehendik ere mahai gainean zuen zebrabidea konpontzeko lana. Gainetiko igarobide bat jartzeko proposamena garatuko da.
  • Udal Aurrekontuetan gardentasun handiagoa eskatu da.
    • Azken urteetan atalka publikatu dira udal aurrekontuak, baina atal bakoitzaren barruan desglosea ez da udalaren kanal guztietatik zabaldu, leku ezberdinetan eskuragarri dagoen arren. Udalaren ustez, herritarrek eskubide osoa dute zentimo bakoitza nora doan jakiteko eta hurrengo aurrekontuetan atal bakoitza komunikatuko da, eta dokumentuak ikusgai jarriko dira.
  • Tabernen ordutegiak arazoak sortzen ditu.
    • Tabernak berandu arte egoteak bizilagunen deskantsua oztopatzen du askotan, horregatik Udalak eskutitza bidaliko die taberna jabeei, bizilagunek elkarbizitza errespeta dezaten eskatuz.
  • Elixope parean hondakindegiak eragozpenak sortzen ditu.
    • Elixopen edo Pixapen leku bakarra dago dauden obra ezberdinek hondakindegia jar dezaten.
  • Txalet Monika gainean bidea jausita dago
    • Brigadari pasa zaio jada abisua.
  • Arrigorriko piboteak, marrak eta belarrak konpondu behar dira.
    • Ondarroako Brigadak urtean 3-4 aldiz egiten du garbiketa sakona. Laster dagokio berriz ere bertan egitea eta konponketa horiek burutuko dira.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina