2019ko Antxoa Eguneko pintxo lehiaketako irabazlea aurten ere Beikozini izan da. Asteazkenean antolatu da aurten pintxo lehiaketa, tabernen eskariz, egunean bertan behar handiegia dutelako. Epai-mahaiaren iritziz, nabaritu da, kalitate handiagoa eskaini bai dute parte hartzaileek.
Parte hartzaileak Torrepe, Txanpa, Apallu, Beikozini, Gau-Argi, Cantábrico eta Zutargi izan dira eta Ondarroako Udalak zorionak eman nahi dizkie guztiei, eta eskerrak beste urte batez parte hartzeagatik. Sari banaketa larunbatean emango da, zilarrezko antxoarekin batera.