Andra Mari jaiak antolatzeko batzordea egingo da eguaztenean

0

Andra Mari jaiak antolatzen jarraitzeko kultura batzordea deitu du Ondarroako Udalak. Eguaztenean egingo da bilera, 19:30ean udaletxeko bigarren solairuan. Udal ordezkariek batzarrera etortzeko deia luzatu diete Andra Mari jaietan ekintzaren bat antolatzeko asmoa daukaten herriko talde zein eragileei. Herriko jaietan herritarren parte hartzea oso garrantzitsua dela esan du Zunbeltz Bedialuneta Ibaibarriaga alkateak.

Hau izango da eguneko gai ordena:

1- Kultura batzordeburu berriaren aurkezpena.

2- Azken bilerako aktaren onespena.

3- 2018 eta 2019 urteetako dirulaguntzen egoera.

4- Andra Mari jaien antolakuntza.

5- Eskaerak eta galderak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina