Ondarroa eta Lekeitio arteko akuikultura parkea bisitatu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak

0

Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Arantxa Tapia sailburuarekin, eta Lekeitio eta Mendexako alkateekin batera egin dute bisita gaur goizean. Bertan ekoiztuko du hiruzpalau aste barru euskal denda eta jatetxeetan eskuragarri egongo den Amarra muskuilua, lehen euskal muskuilua.

Ordezkari publikoak Txomin Lasarteren azalpenak entzuten.

Itsas poligono honetan dihardu Matxitxako muskuiluak enpresak, bera izanik Kantauri itsasoaren zabalean halako jardueretan diharduen lehen euskal enpresa.

Mendexako, Lekeitioko eta Ondarroako alkateak.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak gaur bisitatu dute Mendexako akuikulturako ekoizpenerako itsasoko poligonoa. Ekimenak egiaztatu du akuikultura itsasoko produktu gehiago ekoizteko eta Euskadin jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko etorkizuneko bidea dela. Lehendakariak Matxitxako Moluskoak enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Poligonoan instalatu den lehenengo enpresa hori Kantauri aldean, itsaso zabalean, muskuilua ekoizteko lehenengo enpresa-ekimena da.

Hamabi longlinek osatutako parkea iaz eraiki zuten. Longilne bakoitzak 130 metrotako 100 soka bertikal ditu eta 250 kilo eusteko gai da bakoitza. Aurten 100 tonako produkzioa espero da eta lauzpabost urtean 500-600 tonakoa. Ostrak haztea ere aurreikusita daukate.

Ordezkariak Lekeitioko portuan.

Matxitxako Moluskoakekimena itsasoko elikagaiak ekoizteko aukera jasangarri eta berritzailea da, eta, horrez gainera, arrantzako eta akuikulturako eremuetako sare sozioekonomikoa integratzen du. Horrela, Euskadiko arrantza-sektorearen erauzketa-jarduera areagotzen eta dibertsifikatzen lagunduko du eta, gainera, itsasoko elikagaien inportazioekiko mendekotasuna murriztuko du. Matxitxako Moluskoak SL, besteak beste AZTI, Ondarroako eta Lekeitioko kofradiak, Arrankoba eta Itsaskorda enpresetatik sortutako elkartea da eta Txomin Lasarte da bertako arduradun nagusia.

Eusko Jaurlaritzak, 2015-2020 aldirako Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoaren esparruan, long-lines bidezko (itsaso zabalean kuskubikoak hazteko sistema bat) itsas-hazkuntzarako interes bereziko eremu deklaratu du. Poligonoak 556 hektarea ditu guztira, eta lehenengo fase batean 290 hektarea balizatu dira; horietatik 210 ekoizpenerako erabiliko dira.

Matxitxako Moluskuak SLko kideak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina