550 euroko laguntzak emango dizkie Ondarroako Udalak dekretuz itxi behar izan duten herriko ostalariei

0

Azaroaren 6ko 38/2020 dekretuaren aginduz itxi beharrean egon diren ostalariei diru laguntza zuzena emango die udalak Lea-Artibai Garapen Agentziaren bidez. Eskualdeko udalek elkarrekin hartutako erabakia da. Laguntzak eskatzeko epea abenduaren 15era arte (martitzena) dago zabalik.

Laguntza hau zuzena izango da eta izapide guztiak Garapen Agentziaren bidez egin behar dira (Kantoipe, udaletxe azpiko bulegoak. 09:30-13:30). Gainera, beste diru-laguntza batzuekin ere bateragarria da laguntza hau. Zalantzak argitzeko, 94 683 34 95 da Ondarroako bulegoko telefonoa.

Eneritz Basurko Pagoaga alkateordeak azaldu du udalak argi daukala bere mailan ahal duen laguntza guztia eskainiko diela bai herritarrei eta baita herrian negozioa duten guztiei ere. Hala ere, azpimarratu du, normalean udalek eman dezaketen laguntza ez dela nahikoa askorentzat, eta garrantzitsua dela goragotik ere beste neurri laguntzaile batzuk ezartzea, batez ere ostalari, dendari eta zerbitzu enpresa txikiei.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina