Kale garbiketa zerbitzuko beharginak kontratatzeko aldi baterako lan-poltsa eratuko du udalak

0

Hamar egun naturaleko epea dute interesdunek euren eskabidea Erregistro Orokorrean egiteko, 09:00etatik 14:00etara. Horren ondoren eskabideak aztertu, onartu eta merituen araberako zerrenda bat argitaratuko du udalak.

DEIALDIAREN OINARRIAK:

  • 1.- LAN POLTSAREN XEDEA

Lan poltsa honen xedea da aldi baterako langileak kontratatzea kale garbitzaileen beharrizanak betetzeko.

2018ko ekainaren 12an onartutako Ondarroako Lan Poltsak Sortu eta Gestionatzeko Irizpide Nagusiak (aurrerantzean lrizpide Nagusiak), ezarritako arauak jarraituko dira deialdia eta oinarri hauek onartzeko eta lan poltsa kudeatzeko, eta Irizpide Nagusiek aurreikusi gabekoa funtzio publikoaren legeek arautuko dute.

  • 2.- IZANGAIEK BETE BEHARREZKO ESKAKIZUNAK:

2.1.- Aldi baterako lan-poltsa honetan parte hartzeko nahitaezkoa da:

a.- Espainiar nazionalitatea izatea (egiaztatu behar dena NANa, pasaportea edo gidabaimena baliodunak aurkeztuta) edo Europar Batasuneko herrialderen batekoa izatea, 5/2015 Errege Dekretu Legegileak zehaztu bezala edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren bitartez egiaztatuta.

b.- 16 urte eginda edukitzea edo hortik gorakoa izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik ez edukitzea.

c.- Diziplina espediente bidez bereizita ez egotea zerbitzu hauetakoren batetik: Estatuko autonomia erkidegoetako, tokiko administrazioetako edo bere menpeko enpresa zein erakundeetako zerbitzuetatik, eta, era berean, eginkizun publikoak betetzeko ezgaitasunik ez izatea.

d.- B1 motako gidabaimena edukitzea.

e.- Euskararen ezagutza egiaztatzea 1. Hizkuntza eskakizunaren mailan.

f.- Eskola ziurtagiria.

g.- Betebeharrak burutzeko ahalmen funtzionala.

2.2.- Aurreko eskakizun guztiak e.- atalekoa izan ezik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharko dituzte, eta balorazio prozesu osoan bete beharrekoak dira, hau da, kontratua izan arte.

  • 3.- ESKABIDEAK ETA ONARPENA LAN POLTSAN

3.1.- Lan poltsa honetan parte hartu nahi dutenek hala adierazi behar dute Ondarroako Udaleko Erregistroan dagokion eskabidea beteta, eta ondorengo agiriak ekarri:

-Agiri hauetako baten fotokopia konpultsatua: NANa, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, Pasaportea edo Gidabaimena, Estatu osoan balioa dutenak.

-Zinpeko aitorpen bat honakoa adierazteko: lanpostuaren betebeharrak burutzeko ahalmen funtzionala duela eta ez dagoela gaitasunik gabe eginkizun publikoak betetzeko eta ez dagoela diziplina-espediente bidez bereizita Estatutko, autonomia erkidegoetako, tokiko administrazioetako edo bere menpeko enpresa zein erakundeetako zerbitzuren batetik.

-Eskola-ziurtagirien fotokopia konpultsatua.

-Eskatzaileak lortu nahi duen lanpostuarekin zerikusi duten ikastaroak egin izana egiaztatzen duten Tituluen edo egiaztagirien fotokopia konpultsatua.

-Egiaztatzea lortu nahi den lanpostuaren antzeko postuetan aritu izana, agiri frogagarrien bitartez egiaztatu beharrekoa.

-Gida baimena, estatu osoan balioa duena.

3.2.- Eskariak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Nolanahi ere 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak aipatzen duen modura eskariak aurkeztu ahal dira.

10 egun naturaleko epea egongo da eskariak aurkezteko oinarri hauek udaleko iragarki taulan eta www.ondarroa.eus webgunean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3.3.- Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Alkateak onarpen ebazpena emango du eta behin-behineko zerrenda bat argitaratuko da Ondarroako Udaleko lragarki taulan eta lehen aipatutako webgunean, onartutakoak zein kanpoan utzitakoak, kanpoan uztearen arrazoia zehaztuta.

3.4.- Akatsik izan bada, edozein momentuan zuzendu ahal izango da, ofizioz edo interesdunak eskatuta. Dena dela, aurreko atalean aipatutako ebazpenak 10 egun naturaleko epe bat izango du erreklamazioak aurkezteko eta errakuntzak zuzentzea eskatzeko, hori guztia 39/2015 legearen 109 artikuluaren arabera.

3.5.- Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, Alkatetzaren dekretuz ebatziko dira onartuak zein ezetsiak, eta horrela onartuko da izangai onartuen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda, Udaletxeko lragarki taulan eta aipatutako webgunean argitaratuko da.

Ebazpen horren kontra interesdunek Administrazioarekiko Auzi errekurtsoa jar dezakete, 39/2015 legearen arabera.

  • 4.- AUKERATZEKO SISTEMA

Epaimahai kalifikatzaileak egingo du aukeraketa izangaiek alegatutako merituak baloratuta. Ordezkariak, ordezkoak eta behar bada, aholkulariak izango dira.

Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

Presidentea: Udal arkiteko jauna.

Idazkaria: Lan harremanetako teknikaria.

Batzordekideak: Udal Idazkaria, Administrazio Orokorreko Teknikaria, udal arkitekto tekniko bat.

Ordezkoak:

Presidentea: Udal arkiteko tekniko bat.

Idazkaria: Lanarigo saileko administraria.

Batzordekidea: Euskara teknikaria.

Alkatearen 2019/0749 dekretua, oinarriak eta eskabide orria kontsultatzeko klikatu HEMEN.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina