Kuadrilla Eguna antolatzeko batzarra egingo dute astelehenean

0

Herriko kuadrillek Andra Mari jaietako euren eguna (abuztuak 16) antolatzeko hitzordua ipini dute astelehenean, 18:00etan Kofradia Zaharreko lehen solairuan. Herriko kuadrillei batzarrera joateko deia luzatu diete, adina edozein delarik ere, Kuadrilla Eguneko parte hartzaile herritar guztiak egin nahian.

Batzarrean, besteak beste, aurtengo gaia aukeratuko dute eta eguneko egitaraua zehaztuko dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina