‘Etorkizuna’ izango da aurtengo Kuadrilla Eguneko gaia

0

Kuadrilla Eguna (abuztuak 16) antolatzen ibili dira herriko zenbait lagun talde eta aurtengo Kuadrilla Egunerako gaia ‘Etorkizuna’ izatea erabaki dute.

Hurrengo batzarra datorren astelehenean (uztailak 15) egingo dute, 18:00etan Kofradia Zaharreko lehen solairuan. Aurreko urteetako antzeko egitaraua mantentzea erabaki dute kuadrillen egun handirako.

Dagoeneko hasiak dira herritarrak gaiarekin lotutako mozorroak prestatzen. Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte Kuadrilla Eguneko gaiarekin bat egin eta festara batzera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina