Irailaren 2tik aurrera neguko ordutegia edukiko du Herri Busak

0

Abuztuan udako ordutegia eduki ostean, iraileko lehen astelehenetik aurrera (irailak 2) neguko ordutegira itzuliko da Herri Busa, herritarren eskaerei hobeto erantzuteko asmoz. Goizeko 07:50ean hasiko da zerbitzua eskaintzen, ohi bezala, Ibaiondotik Artarako bidea eginez.

Gogoratu behar da 2019ko lehen seihilekoan 16.759 erabiltzaile eduki zituela Herri Busak, bataz-beste, hilabetero, 2.793 erabiltzaile. Zenbaki horiek erakusten dute herritarrentzat oso zerbitzu garrantzitsua dela Herri Busa.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina