BIDEOA: Ru Ru Ru Ondarru! oihukatuz hartu ditu herriak arraunlariak

0

Bart gauean (abuztuak 29) leporaino bete zen Alde Zaharra, Kalekutzeko eskaileretan herriko bi traineruetako arraunlariei ongi etorria egiteko. Ehunka herritarrek parte hartu zuten Ondarroako Udalak Arraun Elkarteko kideei antolatutako harreran.

Antiguako Ama traineruetako neskek eta mutilek zuzendaritza batzordeko kideekin batera jaso zuten merezitako omenaldia. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Nagore Badiola Alberdi eta Irina Alkorta Bedialauneta Kirol eta Berdintasun zinegotziek eta Bertsutan taldeko Alexander Idoeta bertsolariak. Donostian ere marea goprria nagusi izan zen eta “Amets, Amets” izan zen leku guztietan gehien entzun ahal izan zen abestia. Arraun Elkartearen aldetik, Koldo Azpiazu lehendakariak, Nagore Osoro patroi eta entrenatzaileak eta Iñigo Larrinaga patroiak hartu zuten hitza.

Ondarroako Udalak egun berezi hori baliatu nahi izan zuen Arraun Elkarteko neskei ere omenalditxo bat egiteko. Kontxako sailkatze estropadarekin amaitu zuten denboraldia, Arraun Elkarteko nesken traineruaren lehen denboraldia, eta herrian historia egin dutenez udalak oroigarri bana eman zien taldeko kide guztiei.

Arraun Elkarteko mutilak, ondarrutarrez beteta zegoen Donostiako arlanpara gerturatzen. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Errasti entrenatzailea eta Azpiazu lehendakaria, pozik eta harro egindako lanarekin. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina