Kamiñaldeko hormaren mantentze eta ikuskatze lanek aldaketak eragingo dituzte ibilgailuentzat ostegunean eta ostiralean

0

Kamiñaldeko mendi magala eusteko egindako hormaren ikuskatze lanak eta mantenimendua egingo ditu udalak ostegunean (irailak 12) eta ostiralean (irailak 13). Horiek egiteko garabiak ekarriko dira eta bi egun horietan hainbat aldaketa egingo dira Kamiñaldeko errepidean, ibilgailuentzat. Oinezkoei ere arretaz joateko eta langileei zein seinaleei arreta jartzeko eskatzen zaie.

IRAILAK 12, OSTEGUNA

  • Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara debekatuta egongo da lan eremuan aparkatzea.
  • Ibilgailuak bypass baten bitartez pasatu ahalko dira.
  • Oinezkoentzako bidea zabalik egongo da.

IRAILAK 13, OSTIRALA

  • Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara lan eremua guztiz itxita egongo da.
  • Ibilgailuen zirkulazioa debekatuta egongo da San Inazio kaletik.
  • Oinezkoentzako bidea zabalik egongo da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina