Azaroaren 10ean egingo dira berriz ere Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak eta Ondarroan bi bozkaleku aldatu egingo dira. Txomin Agirre ikastolak ateak itxi dituenez, Kamiñazpiko eta Artabide bozkalekuak tokiaz aldatuko dira.
Kamiñazpin, Txomin Agirre ikastolatik Alkoholiko Anonimoen lokalera pasako da bozkalekua, ohiko bi mahaiak mantenduz. Berdina gertatuko da Kalapitxi haurreskolan egoten zen bozkalekuarekin ere; kasu honetan Udal Erregistro Orokorrera lekualdatuko da bozkalekua. Bi hauteslekuen ezaugarriak bere horretan mantenduko dira, nahiz eta lekua aldatu.
Leku berri hauetan ere irisgarritasuna bermatuko du Ondarroako Udalak, herritar orok bozka eman ahal dezan azaroaren 10ean. Institutuko eta Udal Erakusketa Aretoko hauteslekuek berdin jarraituko dute.