VI. Txapel Eguna ospatuko da larunbatean Ondarroan

0

Zubi Zahar herri ikastolak antolatu du aurten ere Txapel Eguna. Txapela buruan jantzi eta egunaz gozatzeko deia luzatu dute antolatzaileek. Aurtengo egitaraua ere heritar guztientzako osatu dute ikastolakoek. Goizean, iaz bezala, mendi buelta egingo dute 09:00etan hasita, baina hortik aurrera arratsaldean oinarrituko da festa herrian, Alde Zaharrean eta Musika Plazan gehienbat.

EGITARAUA:

  • 09:00. II. mendi buelta, Alamedatik.
  • 16:30. Umeentzako jolasak, Sustraiak Naturaren eskutik.
  • 18:00. IV. umeen txapel jaurtiketa.
  • 19:00. VI. txapel jaurtiketa Alde Zaharrean.
  • Bukatutakoan. Ongi etorria txapelari eta txapelak burura!
  • Ondoren. Kalejira Musika Plazaraino. Aurtengo omendua: Txirrimorraski ODLT.
  • 20:30. Txapelari harrera.
  • Gero. Erromeria.
  • 22:30. Kontzertua.
  • Ostean. Erromeria.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera txosna, bokatak, razioak, atun errea, eta jan edana egongo dira Musika Plazan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina