Baimenik gabe galdarak konpontzen dituen enpresa batez ohartarazi du Kontsumobidek

0

Kontsumobidek azaldu duenez norbanako baten salaketak ahalbidetu du  gasaren instalazio/mantentze-lanak egiteko eta berokuntzaren instalazio/mantentze-lanak egiteko baimenik gabe diharduen enpresa bat. Ondarroako Udalaren Kontsumo Bulegoak herritarrei arretaz jokatzeko ohartarazi nahi izan die, beti ere baimendutako enpresen zerbitzuak kontratatuz. Iksukaritza lanak egitera etorriko den pertsonaren bisitaren berri aurretik ematen dute beti enpresa baimenduek, eta ez da ustekabean etxean agertuko. Beraz, edonork zerbitzu horiek zure atean bertan eskaintzen badizkizu, ez fidatu, ez ireki atea eta, hala badagokio, salatu.

Ikerketa Gasteizen gertatu den kasu batetik abiarazitako salaketa batean oinarritu da, baina ohartarazi dutenez kalettu gehiago ere egon daitezke Euskal Herrian.

Ondarroako Udalaren Kontsumo Bulegoaren eta Kontsumobideren aholkuak halakoak ekiditeko :

  • Gas-instalazioaren ikuskaritza banatzailearen erantzukizuna da. Banatzaileak bidaliko dio gutun bat bezeroari ikuskaritza egingo den eguna eta ordua adierazizeta bere teknikariek behar bezala akreditatuta joan behar dute. Edozein zalantza sortuz gero teknikarien identitateari buruz, deitu gas-banatzailearen enpresara etxeko atea zabaldu aurretik.
  • Galdararen ikuskaritza jabeak eskatuta egiten da. Zerbitzu tekniko ofizialetara jotzea gomendatzen da.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina