Ondarroako Jatorri Aniztasuna Zenbakietan web zerbitzua aurkeztuko du udalak datorren ostiralean Etxelilan

0

Ondarroako Udalak herriko jatorri eta kultur aniztasuna landu du hiru urtez eta proiektu horren baitan kokatzen da Jatorri Aniztasuna Zenbakia web-zerbitzua. Web zerbitzu horretan Ondarroan dagoen jatorri aniztasuna ikusi ahalko dute herritarrek. Aurkezpena Etxelilan izango da, datorren ostiralean (urriak 25) goizeko 10:00etan.

Tresna berri hau “herriko biztanleriaz zein elkarbizitzaz egiten den edozein hausnarketarako tresna baliagarria” izatea espero du Pedro Lasarte Aniztasun zinegotziak. Herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpen ekitaldira: “herritarrei tresna berria azalduko diegu, udalbarriak webgunean erabilgarri egon dena, eta ondoren Ondarroako jatorri aniztasunaren maparen emaitza emago dugu ezagutzera“.

Proiektuak bi xedezehatz eduki ditu: lehenengoa, herritarren esku, haien inguru hurbileko (herria) informazioa zehatza emango duen tresna digital erabilgarri, eguneratua eta ulerterraza jartzea, eta bigarrena datuen bidez elkar ezagutza sustatzea, migrazio eta jatorri aniztasunaren eremuan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina