Kiroldegian hainbat aldaketa egongo dira, Jaso enpresako langileek egingo duten grebarengatik

0

Jaso Kirol Zerbitzu enpresak ostegun gauean (urriak 31) eman zuen jakitera bere langileen Zaldupe kiroldegian egingo duten grebaren berri. Azaroaren 1ean (ostirala) itxita egongo da, eta azaroaren 2an (larunbata) eta azaroaren 3an (igandea) irekita, baina zenbait aldaketarekin.

Aurrekariak. Ondarroako Udalak Zaldupe udal kiroldegian eskaintzen dituen zerbitzu guztiak emateko ez ditu behar den beste langile propio, beraz, Jaso Kirol Zerbitzuak enpresa kontratatu zen zerbitzu horrek kalitatez herritarrei eskaintzeko. Jaso Kirol Zerbitzuak enpresak, beraz, zerbitzu hauek eskaintzen ditu Zaldupe kiroldegian: kiroldegiak antolatzen diren ikastaroen monitoretza, sorospen zerbitzua igerilekuetan eta harrera zerbitzua (azken hau udal langileek bete ezin dituzten orduak betetzeko egiten dute).

Igerilekuak itxita egongo dira, sorospen zerbitzua Jasok eskaintzen baitu.

Ondarroako Udalak argi utzi nahi du baieztatu duela Jaso Kirol Zerbitzuak enpresak hitzarmenaren arabera dituela kontratatuta Zaldupe kiroldegian aritzen diren langileak. Argi utzi nahi du baita ere langile borroka zilegi iruditzen zaiola udalari.

Bestalde, kiroldegia zabalik dagoenean igerilekuak ez diren instalakuntzak erabilgarri egongo dira, nahiz eta monitorerik gabe izan. Jasoko monitoreek eskaintzen dituzten ikastaroak bertan behera geratu dira, baina ez herriko taldeek kiroldegian egiten dituzten ikastaroak.

Azaroaren 1a Kiroldegia itxita egongo da.

Azaroaren 2an eta 3an Kiroldegia zabalik egongo da:

  • Harrera zerbitzua ohiko ordutegian egongo da.
  • Sorospen zerbitzurik da egongo, beraz igeritokiak itxita egongo dira.
  • Gainontzeko instalazio guztiak ohiko ordutegian egongo dira erabilgarri.

Informazio hau asteburu honetarako da. Astelehenetik aurrera eskaini ahal izango diren zerbitzuen berri ahal bezain laister eskainiko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina