UEMAk antolatutako Pauso eta salto udalekuetarako aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar dira

0

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) ekainaren 29tik uztailaren 5era 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat Pauso eta salto udaleku ibiltaria antolatu du, Zumaiatik Lekeitiora. Hiru etapatan burutuko den ibilaldiak Ondarroan edukiko du bigarren eguneko helmuga eta hirugarreneko abiapuntua. Ibilaldi horretan lan egiteko begiraleak eta sukaldariak behar dira.

Pauso eta salto ibilaldian lan egiteko interesa duten begirale eta sukaldariekĀ curriculumak hezkuntza@uema.eusĀ  helbide elektronikora bidali beharko dituzte otsailaren 14a (ostirala) baino lehen.

Ibilbidea: Zumaiatik Lekeitiora

  1. Etapa: Zumaia- Itziar (Ekainak 29)
  2. Etapa: Itziar- Ondarru ( Ekainak 30-Uztailak 2)
  3. Etapa: Ondarru-Lekeitio ( Uztailak 2- Uztailak 5 )

UEMAtik adierazi dutenez, langileak kontratatzerako orduan irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo bere baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskararekiko sentsibilizazioa
  • Taldean lan egiteko erraztasuna.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina