Udaltzain Ofizialondoko lanpostua hornitzeko deialdia zabaldu du Ondarroako Udalak

0

2020ko urtarrilaren 27ko Alkatearen 2019/0072 Dekretuaren bidez, Udaltzain Ofizialondoko lanpostua betetzeko aukeratze prozesuaren deialdia egin du Ondarroako Udalak. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean otsailaren 6an argitaratu da.

Hautaketa-prozesuan onartzeko eskatuz bidalitako eskabideak, Herri Administra-zioen Administrazioko Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Le-geko 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein modutan aurkeztu beharko dira deialdia-ren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 egun balioduneko epean.

Dokumentazio guztia aipatutako epearen barruan Udal Erregistro Orokorrean entregatu beharko da, Alamedako bulegoetan. Eskabide guztien gorabeherak bertan dagoen iragarki taulan argitaratuko dira dagokion datetan.

  • Irakurri hemen deialdiaren oinarri guztiak: OINARRIAK.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina